Maria Osesek eta Eider Beobidek 'Intsumisoarena' lana aurkeztuko dute ekainaren 18an Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko eka. 9a, 11:21

Ekainaren 18an Intsumisoarena obraz gozatzeko parada izango da Dinamoa sormen gunean, 12:00etan hasita. 2022ko Sorkuntza Beka jaso ondoren, bertan mamitutakoa aurkeztuko digute Maria Osesek eta Eider Beobidek.

2022ko Sorkuntza Beketako bat jaso zuten Eider Beobide donostiarrak eta Maria Oses arrasatearrak. Dinamoa sormen espazioan egonaldia egin ondoren, bertan garatutako ideietatik sortu duten proiektua aurkeztuko dute oraingoan, espazio berean. 

Itzulpengintza eta interpretazio graduaren ikasketak dituen bikote honek, literatur itzulpenetan oinarritzen den lana sortu du: Intsumisoarena. Beste hizkuntzetako intereseko gaiak euskarara ekarri dituzte, eta egindako lanari musika jarri diote, azkenik.

Gainera, ez da bikote honek Dinamoan sormen egonaldi bat egiten duen lehen aldia. 

Intsumisoarena, ekainaren 18an aurkeztuko dute, Dinamoa sormen gunean bertan, 12:00etan hasita.