Kulturazek ohiko batzarra egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 23a, 10:40

Batzarra Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita. Iaz egindakoaren errepasoaz gain, 2023an egin asmo direnak, Parte hartzetik parte izatera prozesua eta estatutuen aldaketa azaldu eta eztabaidatuko dira batzarrean.

Bihar, maiatzaren 24an, Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen –Kulturaz kooperatiba– ohiko batzarra egingo da kulturgunean bertan. Lehen deialdia 18:30ean izango da, eta bigarrena, berriz, 19:00etan.

Iaz egindakoaren errepasoaz gain, 2023an egin asmo direnak, Parte hartzetik parte izatera prozesua eta estatutuen aldaketa azaldu eta eztabaidatuko dira batzarrean. Ondoren, mokadutxoa izango da.

Bazkide guztiei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu die Kulturaz kooperatibak.