'Orreagatik iragan hurbilera' herri antzerkia, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mai. 15a, 16:34
'Orreagatik iragan hurbilera' obrako antzezleak, Soreasu antzokian. (Kulturaz kooperatiba)

Orreagatik iragan hurbilera antzezlana eskaini zuen larunbatean, Soreasu antzokian, Segurako Historia Oroituz elkarteak. Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatutako emanaldia izan zen.

Urolakoen Napar Zuzterrak elkarteak antolatuta, Orreagatik iragan hurbilera herri antzerkiaz gozatzeko aukera izan zuten joan den larunbatean Soreasu antzokian bildu ziren herritarrek. Segurako (Gipuzkoa) 21 herritarrek osatzen duten Historia Oroituz antzerki elkarteak antzeztu zuen Lourdes Imazek idatzitako antzezlana.

Antzezlaneko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.