Gari eta Maldanbera taldeak ostiralean eskaini zuen kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko api. 24a, 10:32
Gari ostiraleko kontzertuan. (Kulturaz)

Gari eta Maldanberak Zuzenean 2022 lana aurkeztu zuen ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Aski ezagunak diren hainbat abestiz gozatzeko aukera izan zuten hara joan ziren herritarrek.

Gari eta Maldanbera taldeak kontzertua eskaini zuen ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Hertzainak taldearen azken biraren ostean, Garik bere bidea jarraitu du.

Maldanbera taldearekin batera, Bilbon, Lazkaon, Algortan eta Bergaran grabatutako kontzertuak jaso dituen diskoa aurkeztu zuen Azpeitian: Gari & Maldanbera. Zuzenean 2022Aski ezagunak diren hainbat abestiz gozatzeko aukera izan zuten kulturgunera joan ziren herritarrek; besteak beste, Amets, Esperantzara kondenatua, Amapola, Eguzki berritan zaude, Zaharra zara Bilbo… 

Kontzertuko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.