Sanagustin kulturgunea dantzan, larunbatean zein igandean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko api. 18a, 10:23

Bi kontzertu ospatu ziren pasa den asteburuan Sanagustin kulturgunean. Larunbat gauean Lagrimas de Sangre eta Ødei igo ziren Sanagustingo oholtzara, eta igandean, berriz, En Tol Sarmientok bigarren kontzertua eman zuen.  

Larunbat gauean, Lagrimas de Sangre eta Odeik drill eta rap doinuak ekarri zituzten Sanagustinera. Honako lotura honetan ikus daitezke kontzertuko irudi gehiago. 

En Tol Sarmientok, berriz,  bigarren aldiz bete zuen Sanagustin kulturgunea, martxoaren 25ean ere bertan izan baitziren. Honako lotura honetan ikus daitezke igande arratsaldean eskaini zuen kontzertuko argazkiak.