Zinema emanaldiak entzumen urritasuna dutenentzat egokituta eskainiko dira ahal den guztietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko mar. 2a, 15:57

Soreasu antzokiko zinema emanaldiak azpidatziekin eskainiko dira ahal den guztietan, entzumen urritasuna dutenek ere zinemaz gozatu ahal izan dezaten.

Filmak egokituta daudenean, logoa izango dute karteletan, eta idatziz adieraziko da Kulturaz.eus webgunean. Kulturaz eta Marea Urdinak elkarlanean garatu dute ekimena.

Lehenengoa, bihar

Asteburu honetan Paul Urkijok zuzendutako Irati filma izango da ikusgai Soreasu antzokian. Lau emanaldietako bat, martxoaren 3koa, entzumen urritasuna dutenentzat egokituta eskainiko da. Sarrerak Kulturaz.eus webgunean eskuratu daitezke.