Arkupehotsak egitasmoaren barruko bigarren kontzertua eskaini du Lemak taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ots. 28a, 10:35

Sanagustin kulturgunean eskaini zuen kontzertua Lemak taldeak, igandean. Aurretik, Dinamoa sormen gunean Tomas Lizarazuren bidelaguntza jaso zuen.

Arkupehotsak 2023 egitasmoaren barruko bigarren kontzertua eskaini zuen Lemak taldeak igandean Sanagustin kulturgunean. Edizio berrian, kontzertua eman aurretik, artistek Dinamoa sormen gunean bidelagun batekin elkartzeko aukera dute. Bergarako taldeak Eñaut Gaztañagaren aholkularitza teknikoa eta Tomas Lizarazuren laguntza jaso ditu sormen prozesuan.

Kontzertuko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.

Arkupehotsaken parte hartuko duten gainerako kideek ere datozen hilabeteetan egingo dituzte Dinamoa sormen guneko egonaldiak, eta haien zuzenekoen datak ere zehaztuta daude; apirilaren 23an Enerhitz eta maiatzaren 21ean Kadira (Lorea Zulaika).