'Basotik itsasora' dantza ikuskizuna, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ots. 13a, 13:41

Ostiralean Dantzaz konpainiak Basotik itsasora ikuskizuna eskaini zuen Soreasu Antzokian. Dantza eta ikus-entzunezko proiekzioa uztartu ziren emanaldian.

Basotik itsasora emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten ostiralean Soreasu Antzokira hurbildu ziren herritarrek. Lehenik eta behin, Basotik itsasora dokumentala proiektatu zen, eta ondoren Basoa obra antzeztu zuten hainbat dantzarik. Ikusleek oholtza gainetik dantzaz gozatzeko aukera izan zuten.

Emanaldiko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.