Arkupehotsak egitasmoaren barruan lehen kontzertua eskaini du Maialen Aristegik

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ots. 7a, 15:43

Sanagustin kulturgunean eskaini zuen kontzertua Maialen Aristegik, igandean. Gartxot Unsain musikaria izan zuen bidelagun.

Arkupehotsak 2023 egitasmoaren barruko lehen kontzertua eskaini zuen Maialen Aristegik igandean Sanagustin kulturgunean, eta Gartxot Unsain izan zuen bidelagun. Edizio berrian, kontzertua eman aurretik, artistek hilabeteko egonaldia egingo dute Dinamoa sormen gunean, bidelagun batekin. Maialen Aristegik dagoeneko egin du egonaldia eta Eñaut Gaztañagaren eta Gartxot Unsainen aholkularitza teknikoa eta laguntza jaso ditu sormen prozesuan.

Kontzertuko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.

Arkupehotsaken parte hartuko duten gainerako kideek ere datozen hilabeteetan egingo dituzte Dinamoa sormen guneko egonaldiak, eta haien zuzenekoen datak ere zehaztuta daude; otsailaren 26an izango da Lemak taldea Sanagustinen, martxoaren 26an Lorea Zulaika Kadira musikaria eta apirilaren 23an Enerhitz.