Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna, iruditan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko ots. 6a, 10:08

Urteak bete, abenturaz bizi! ikuskizuna eskaini zuten Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek joan den larunbatean. Bi aldiz eskaini zuten ikuskizuna, eta jende ugari bertaratu zen Soreasura emanaldia ikustera. 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Urteak bete, abenturaz bizi! ikuskizuna eskaini zuten joan den larunbatean Soreasu antzokian. Bi emanaldi eskaini zituzten, 16:30ean lehenengoa eta 18:00etan bigarrengoa.  Ekitadiko argazki guztiak kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke. 

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtemuga dela eta, pailazook ospakizunetan dabiltza. Hori dela eta, urte hauetan guztietan egindako lagunen bila aritu ziren ikuskizunean, Panpoxa furgonetan igota eta irribarrea agerian. Marea Urdinako kideek ere parte hartu zuten ikuskizunean.