Neomak taldearen kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2023ko urt. 16a, 10:21
Neomakeko taldekideak ikusleak agurtzen, larunbatean Sanagustinen. (Kulturaz)

Neomak taldeak kontzertua eskaini zuen larunbatean Sanagustin kulturgunean.

Larunbatean Neomak taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan zuten Sanagustin kulturgunera bertaratu ziren herritarrek. Goraino bete zen kulturgunea eta giro ederra sortu zen. Kontzertua amaitu ostean, Julius MC DJak musika jarri zuen.

Kontzertuko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daiteke.