Irrien Lagunaken 'Elkartasun jantokia' ikuskizuna, irudietan

Irrien Lagunaken emanaldiko irudi bat.

Giro ederra izan zen herenegun Soreasu antzokian, Irrien Lagunakek eskaini zuen emanaldian.

Elkartasun jantokia ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten herritarrek herenegun, Soreasu antzokian. Giro ederra izan zen han, Irrien Lagunakek eskaini zuen emanaldian; izan ere, hara joandakoek asko gozatu zuten kantak dantzatuz eta abestuz.

Emanaldiko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.