Grafiaz Betea proiektuaren aurkezpena izango bihar Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko uzt. 20a, 11:16

18:00etan izango da saioa, eta aurkezpenaren ostean, ekintza grafiko bat egingo dute. Kulturaz kooperatibak datorren ikasturtean jarriko du martxan Grafiaz Betea proiektua.

Askotariko arte grafikoekin esperimentatzea xede duen Grafiaz Betea proiektuaren aurkezpena izango da bihar, osteguna, 18:00etan hasita, Dinamoa sormen gunean. Aurkezpenaren ondoren, ekintza grafiko txiki bat izango da: Estolda Mapatxea.

Datorren ikasturtean zehar garatuko du Kulturaz kooperatibak Grafiaz Betea proiektua, arte grafikoen inguruan formatzeko, esperimentatzeko eta komunitatea sortzen helburuz. Ikasturtean egingo duten saio bakoitzean irudiaren arlo desberdin bat landuko dute.