Wikipediaren barruan Euskal Antzerki Topaketen gunea osatzen ari dira gaur Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko uzt. 13a, 13:18

Aurten 40 urte beteko dituzte Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketek, eta urtemugaren harira antolatutako ekitaldia da gaurkoa. Hain zuzen, Wikipedian txoko hori osatzeko aukera izango dute herritarrek arratsaldean ere.

Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen lau hamarkadetako historia jasoko duen Wikipediako txokoa sortzen ari dira gaur hainbat lagun, Sanagustin kulturgunean. Aurten 40 urte beteko dituzte topaketek, eta urtemugaren harira Azpeitiko Udalak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatutako lehen hitzordua da gaurkoa.

Goizean 10:30etik 13:00etara aritu dira lanean, eta arratsaldean, 16:00etan hasita jarraituko dute. Proiektuarekiko interesa duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute arratsaldeko saioan. Udazkenean izango dira aurtengo topaketak, eta urtemuga dela eta, historia biltzen ari dira bi erakundeak. Udal artxibategiko informazioaz haratago, herritarren informazioa nahiz horien argazkiak jaso nahi dituzte.

Goizeko saioko argazkien bilduma Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.