'So' ikuskizuna eskaini dute Amorantek eta Los Sara Fontanek Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2022ko mai. 9a, 14:04

Giro ederra izan zen ostiralean, Oihartzunak )))((( Resonàncies proiektuaren barruan sortutako So emanaldiaren aurkezpenean. Kontzertua Euskal Herrian eskaini ostean, Galizian eta Katalunian izango dira datozen hilabeteetan.

Musika, inprobisazioa eta jolasa korapilatu zituzten Amorante eta Los Sara Fontan musikariek ostiralean Sanagustin kulturgunean, eta giro ederra sortu zen han. Oihartzunak )))((( Resonàncies proiektuaren baitan batu dira bi taldeak.

Azpeitiko Dinamoa sormen gunean, Bergako (Katalunia) Konvent kulturgunean eta Manresako (Katalunia) Sala Stroikan egindako sormen egonaldietan bataren eta bestearen soinuak gurutzatu zituzten.

Sanagustin kulturgunean eskaini zuten zuzenekoa birako lehen emanaldia izan zen. Dena den, maiatzaren 13an Santiago de Compostelako (Galizia) Festival o que non se escriben izango dira eta uztailean Katalunian.

Kontzertuko irudiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.