Naiz irratiak eta Kamikaz kolektiboak 'Jaiotza basatia' irratsaioa eskaini dute Dinamoan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko abe. 27a, 16:18

Erika Olaizolak, Amancay Gaztañagak, Iraia Eliasek eta Miren Gaztañagak aurkeztu zuten irratsaioa igandean; besteak beste, Gabonen inguruko hausnarketa egin zuten programan. 

Naiz irratiak Jaiotza basatia izeneko jendaurreko irratsaioa aurkeztu zuen igandean Dinamoa sormen gunean. Bertan, Kamikaz kolektiboko Erika Olaizola, Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta Miren Gaztañaga aktoreek parte hartu zuten, eta Gabonen inguruko hausnarketa "kritiko, historiko eta feminista" egin zuten. Irratsaioko irudiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.