Piztu da piztia!

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko aza. 10a, 11:54

Abenduaren 10ean, 11n eta 12an egingo da Hator Hator Horror Festen lehen edizioa, Kulturaz kooperatibak eta Ospel Filmsek antolatuta. Giroa (eta odola) berotzen hasteko, jaialdiaren aurrerapen bideoa ekoitzi dute Ospel Filmseko kideek.  

Ospel Films ekoiztetxearen PasaiaOspel eta Lekaime filmen proiekzioa, estreinatu berri diren beldurrezko filmak, film laburrak, garagardo dastaketa, erakusketa eta beste hainbat ekitaldi izango dira Hator Hator Horror Fest egingo duten hiru egunetan Soreasun eta Sanagustin kulturgunean. Hannibal Lecterrek egin ohi zuen gisan, apurka-apurka joango dira egitarauaren xehetasunak ematen.