Kolodioi hezea teknikaren erakustaldia, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko ira. 17a, 09:54

Atzo arratsaldean kolodioi hezea teknika gertutik ezagutzeko aukera izan zen Sanagustin kulturgunean, Jon Andoni Martin azkoitiarrari esker.

Jon Andoni Martin Pegote argazkilari azkoitiarrak kolodioi hezea teknikaren erakustaldia eskaini zuen atzo Sanagustin kulturgunean. Gainera, teknika horrekin hark ateratako argazkiak ikusgai izango dira irailaren 19ra arte kulturgunean bertan.

Koloidoi hezea teknika erabiltzean, argazkilaria bera da ingurunea egokitu eta kristalezko plakaren eraketan parte hartzen duten sustantzia edo elementu kimikoen nahasteko prozesuaren arduraduna. Argazki kamera fisikorik ez erabiltzea da kolodioi hezea teknikaren berezitasun nagusia.

Honako lotura honetan ikus daitezke atzoko ikastaroko argazkiak.