Immaculate Foolsen kontzertua, irudietan

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2021ko mai. 10a, 10:08

Immaculate Fools taldeak kontzertua eman zuen zapatuan Soreasu antzokian.

Immaculate Fools Britania Handiko taldeak kontzertua eskaini zuen zapatuan, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ibilbide oparoa duen taldea da Immaculate Fools; 1984. urtean sortu zen Kenten (Erresuma Batua), eta ordutik mundu osoko hainbat agertokitan barrena ibili dira kontzertuak eskaintzen. Immaculate Foolsek 1997. urtean utzi zion kontzertuak emateari, baina Kevin Weatherill taldekideak birfundatu egin zuen taldea 2016an, musikari berriekin. Garai bateko abestiak zein gaur egungoak taularatu zituzten Soreasu antzokian.

Immaculate Foolsen emanaldian hartutako irudiekin Kulturazek osatu duen bilduma osoa hemen ikus daiteke.