'Sukalde koplak' saioaren hirugarren atala: kalabaza krema, creepak eta sagar erreak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko abe. 7a, 11:36

Labetik atera berri da Sukalde koplak saioaren hirugarren atala. Bertan kalabaza krema, creepak eta sagar erreak nola prestatu irakasten dute Xabier Bereziartua eta Xabi Izagirre Sanagustin kulturguneko eta Elikaguneko sukaldariek. Hiru jaki horiek bertako produktuekin nola egin azaltzen dute bideoan, eta Eliku zentroko Aitziber Aizpuru nutrizionista bidelagun izan dute; izan ere, Aizpuruk sukaldariek prestatutako plateren gaineko azalpenak ematen ditu ikus-entzunezkoan.

Uztailean eskaini genuen saioaren lehen atal pilotua, eta bigarrena urrian kaleratu genuen. Sukalde koplak sukaldaritza programa Kulturaz kooperatibak eta Elikaguneak elkarlanean hasitako bidearen emaitza da.

Bertako produktuak dastatuz, plazeretan poto egitera datoz sukalde koplak!