'Sukalde koplak' saioaren bigarren atala: tupper-erako entsalada eta onddoak

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2018ko urr. 31a, 12:17

Kulturaz kooperatibak eta Elikaguneak bide berri bati ekin diogu elkarrekin, sukaldaritza programa bat garatzeari, hain zuzen ere. Datozen hilabeteetan, Xabier Bereziartua eta Xabi Izagirre, hurrenez hurren, Sanagustin Kulturguneko eta Elikaguneko sukaldariek, bertako produktuekin osatutako platerak nola sukaldatu erakutsiko digute. Eliku zentroko Aitziber Aizpuru izango dute bidelagun, sukaldariek prestatuko dituzten plateren inguruko azalpenak eskainiko baitizkigu.

Uztailean lehen atal pilotua eskaini genuen, eta orain bigarren atalarekin gatoz. Bertan, tupper-ean eramateko entsalada bat nola prestatu erakutsiko digute bi sukaldariek. Gainera, perretxiko garaia dela probestuz, tipula eta patata pureaz lagundutako onddoen plater bat nola egin azalduko digute.

Bertako produktuak dastatuz, plazeretan poto egitera datoz sukalde koplak!