80. hamarkadara bidaia, Esto No Es Rock Radical Vascoren bigarren edizioarekin

Hertzainak, Rip eta Barricada taldeak ardatz hartuta, Esto No Es Rock Radical Vascoren bigarren edizioa izan zen zapatuan, maiatzaren 6an, Sanagustin kulturgunean. 23:00etan hasita, bertaratu ziren ikus-entzuleak 80. hamarkadara bidaiatzea eta gozatzea lortu zuten, garai haietan sona handia zuten eta egun sarritan entzuten diren taldeen bertsioei esker. Kontzertuak ari ziren bitartean, besteak beste, Hertzainaken Rip-en eta Barricadaren kontzertuetako bideoak eta irudiak izan diren ikusgai estenatokiaren atzeko aldean. Sioa gidatzeaz, berriz, Roberto Ortega aurkezlea arduratu zen.

Hiru ordu pasako bidaia, ikus-entzuleek gozatu zutena. Honakoak Alberto Beloki argazkilarirak zuzenekoetan ateratako irudiak dira. Argazki guztiak ikusgai, hemen.

Datorren asteburuan gehiago

Ostiralean eta zapatuan, maiatzaren 12an eta 13an, ere ez da faltako zuzenekorik Sanagustin kulturgunean. Non Servium eta The Guilty Brigade taldeak igoko dira Sanagustineko oholtzara ostiralean, 23:00etan hasita. Sarrerak salgai daude kulturgunean eta kulturaz.eus atarian. Zapatuan, berriz, Gatiburen txanda izango da. Bizkaiko taldeak 'Aske maitte, aske bizi' disko berria aurkeztuko du, eta sarrerak agortuta daude.