Xanti Rodriguezen erakusketa Sanagustin kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2015ko urr. 16a, 11:19

Azken urteetan, bere lanak direla eta, sona handia lortu du Xanti Rodriguezek. Bere irudiek hainbat sari lortu izan dituzte, besteak beste, aurtengo urtarrilean Publizitate arloko Goya Saria eskuratu zuen, Azpeitiko Topa tabernarentzat egindako diseinu proiektuaren barruko argitaratugabeko argazki bati esker. Rodriguezen argazkiak hiru dimentsitakoak dira, eta hori da bere bereizgarri nagusia. Halako lan batzuk eskegi ditu Sanagustin kulturguneko hormetan, eta erakusketa urriaren 27a bitartean izango da ikusgai.