Larunbatean, igandean eta astelehenean, 'No hay dos sin tres'

Azpeitiko Udalarekin batera abuztu eta irailerako antolatutako zine emanaldiei segida emanez Soreasu Antzokiko eskaintzarekin emango diogu jarraipena. Datorren asteburu honetako larunbatean, igandean eta astelehenean 21:30etan No hay dos sin tres filma eskainiko da. Ohiko prezioa izango dute sarrerek, 4'5€, astelehenetan salbu ikusleen egunak izango baitira, eta beraz, 3€-tan egongo dira.

Ondoren, Irailaren 6tik 8ra, Somos los Miller, eta azkenik, irailaren 13tik 15era El abuelo que saltó de una ventana y se largó filmak eskainiko dira.

Izenburua: No hay dos sin tres.
Aktoreak:
Cameron Diaz, Leslie Mann, Kate Upton, Nikolaj Coster-Waldau, Don Johnson, Nicki Minaj, Taylor Kinney, Alyshia Ochse, Madison McKinley, Toshiko Onizawa, Jessica Shea Alverson, Xiren Wang, Maria-Christina Oliveras, Nancy De Mayo.
Urtea: 2014.
Iraupena: 109 minutu.
Generoa: Komedia erromantikoa.
Herrialdea: EEUU.
Lekua: Soreasu Antzokia.
Ordua: 21:30.
Sarrera: 4,5€.
Antolatzaileak: Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunea.