Asteburuan dantza emanaldiak kulturgunean

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko mai. 31a, 14:50

Bihar, zapatua, Itsasi Euskal Kultur Taldeko gaztetxoen dantza emanaldia izango dugu, 12:00etan. Eta igandean, saloiko dantzen erakustaldia eta haren grabaketa izango ditugu, Euskal Telebistako kamerak izango baititugu kulturgunean. Euskal Herriko 7 dantza eskoletako ikasleen emanaldia izango da. Salsa, pasodoblea eta tangoa, besteak beste, egingo dituztenak. Aurkezle lanetan, telebistako bi aurpegi ezagun ariko dira: Izaro Iraeta eta Agustin Ezenarro. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta 90 minutuko iraupena izango du. Ekitaldi irekia izango da.

Dantza izango da asteburuan protagonista.