Beberen kontzerturako sarrera erdiak salduta daude

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko urt. 24a, 13:00
Bebek akustikoan birako kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean eskainiko duena.

Otsailaren 3an, igandea, 20:00etan hasiko da Bebe akustikoan birako kontzertua, Sanagustin kulturgunean. Sarrera, aurrez 14 euro kostatzen da eta egunean bertan 17 euro.

Otsailaren 3an, igandea, Bebe akustikoan birako kontzertua izango da, 20:00etan, Sanagustin kulturgunean. Bertan, Un pokito de rocanrol azken diskoa aurkeztuko du Bebek, Carlos Sanchez bateria-jotzaileak eta Pablo Novoa gitarra-jotzaileak lagunduta. Dagoeneko sarrera erdiak salduta daude, aurrez 14 euro kostatzen da eta egunean bertan 17 euro. Geratzen diren sarrerak kulturgunean, www.riffmusic.es edo hemen eskuratu daitezke.

Bebe akustikoan biraren baitan Sanagustin kulturgunean emango duen kontzertuaren data eta ordua aldatu egin denez, sarrera itzuli nahi dutenek urtarrilaren 28a (astelehena) izango dute itzultzeko azken eguna. (Har ezazu Azpeitiko 2013ko kultur bonoa. 155 euroko baliokoa, 52 eurotan.)