Beberen Sanagustin kulturguneko kontzertua otsailaren 3ra atzeratu da

Riff produkzioak: "Logistika kontuengatik, jakinarazten dizuegu Bebek Azpeitian eman beharreko kontzertua, otsailaren 3ra atzeratu dela". Orain arte saldu diren sarrerek balioko dute iganderako ere, nahiz eta bertan "otsailaren 2"-ko data agertu. Eta sarrera itzuli nahi dutenei Sanagustin kulturgunera etorri eta dirua itzuliko zaie. Data berria: Otsailak 3, 20:00etan. (har ezazu Azpeitiko 2013ko kultur bonoa. 155 euroko baliokoa, 52 eurotan).

Jarraian, osorik Riff produkzioak-ek atera duen oharra:

"Logistika kontuengatik, Bebe akustikoan biraren baitan Azpeitian jo beharreko otsailaren 2ko kontzertua atzeratu egin dela jakinarazten dizuegu. Otsailaren 3an izango da. Orain arte erosi diren sarrerek balioko dute kontzertu egun berrirako ere eta dirua itzultzea nahi dutenek erositako leku berean jaso ahal izango dute.

Sanagustin kulturguneak ez du zerikusirik aldaketa honekin. Sentitzen dugu eta barka eragozpenak.

Carlos Espinosa, Riff Produkzioak".

Kontzertua: Bebe.
Biraren izena: 'Bebe akustikoan'.
Eguna: Otsailak 3 (igandea).
Ordua: 20:00.
Sarrerak: 14€ aurrez / 17€ egunean.