'Herri ekimena eta kooperatibismoa' nazio jardunaldia atzeratua, derrigorrean

Erabiltzailearen aurpegia Sanagustin kulturguneak 10 urte 2021ko eka. 22a, 13:03
Sanagustin kulturgunearen barrualdea.

David Fernandez hizlariak baja medikua hartu berri du. Datorren ostiralean zen jardunaldia egitekoa, eta udazkenean antolatzea aurreikusi dugu.

Azkeneko orduko ohar bat eman beharra dugu: Herri ekimena eta kooperatibismoa nazio jardunaldia hilabete batzuk atzeratu beharrean gaude, hizlarietako batek baja medikua hartu baitu. Hain zuzen, David Fernandez katalanak eroriko bat izan zuen joan den aste bukaeran, eta lesio bat egin zuen; aste batzuez inmobilizatuta egon beharko du.

Jardunaldiaren antolatzaileok eta Fernandezek gaur arratsaldean erabaki dugu garrantzitsua dela parte hartzea presentziala izatea, eta, beraz, aukera digitala baztertuta, jardunaldia udazkenean egitea aurreikusi dugu.

Ostiral honetan (ekainak 25) zen egitekoa Herri ekimena eta kooperatibismoa jardunaldia, Azpeitian, Sanagustin kulturguneak 10 urte Herri Batzordeak eta Kultiba kooperatibak antolatuta. Lehen partean, Fernandez ariko zen hizlari, eta bigarrenean, Euskal Herriko lau esperientzia praktikotako ordezkariak: Azpeitiko Elikagunekoak, Mondragon korporazioko Erreka Group-ekoak, Aiaraldeko Ekintza Faktoriakoak eta Goiener-ekoak.

Data berria izan bezain pronto jakinaraziko dugu.