'Redencion', gaur 21:30ean, Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko mar. 7a, 17:41

 

Izenburua: REDENCIÓN

Zuzendaria: PADDY CONSIDINE

Urtea: 2011

Iraupena: 91min

Herrialdea: Ingalaterra

Generoa: Drama soziala

 

Rendicion.jpg

Joseph alarguna da. Alkoholarekin arazoak izateaz gain biolentziak gidatzen du bere bizitza eta  poliki poliki bere burua suntsitzen ari da. Istilu bat dela eta Hannah ezagutuko du, eta berarekin erredentzioaren, konponbidearen itxaropena.

Hannah, guztiz emakume  sinestuna da, kristau karitateko langile bat. Eta Joseph, hasiera batean, bere fedeaz trufatuko da, Hannah-ren bizitza berearen aldean erraza eta lasai dela esanez. Laster ikusiko du baina Hannah-ren bizitzak ere errazetik eta lasaitik gutxi duela, eta emakume horren bizitza ere minez betea dagoela.

Bien arteko erlazioa sendotu ahala  biak konturatuko dira laguntasuna eta maitasuna lekurik ilunenetan ere aurkitzen direla.