Ostegunean, 21:30ean, 'Gartxot'

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2012ko mai. 15a, 21:35

Ikasturtea bukatutzat emana bagenuen ere, film honek pena merezi duela eta, aste osoko egitarauarekin bat eginezGartxot filma botako du ostegunean, hilak 17, Ta 3. zine klubak.

Ez da aukera asko izan Gartxot zine aretoetan ikusteko, eta aste honetan Azpeitian, Soreasun bertan izango dugu. Ohi baino zertxobait garestiago izango da saioa; 5 euro, hain zuzen. Jasotzen den dirua gastuak ordaindu ondoren, gelditzen dena ekoizleentzat izango da.

Sinopsia

Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.