\'Gartxot ekimena\' Azpeitian maiatzaren 17tik 23ra bitartean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko mai. 9a, 11:56
Euskal Kantuzaleen Elkartearen dei batek akuilu lana eginda sortu dute Gartxot ekimena, Azpeitiko Kultur Mahaikoek. Gartxot Itzaltzuko Bardoaren istorioarekin ikuskizuna prestatzeko gonbita jaso zuten: "Antzezleak, musikariak, dantzariak eta abeslariak beharko dira gutxienez". Hala, kultur taldeen artean hitz egin eta aurrera egitea erabaki zuten Lakrikun Antzerki Taldeak, Juan Antxieta Musika Eskolak, Julian Barrenetxea Abesbatzak, Sahatsa Dantza Taldeak, Itsasi Euskal Kultur Taldeak, Azpeitiko Musika Bandak, Ikasberri Azpeitiko Ikastola-Kultura eta Urolakoen Napar Zuzterrak. Hauei gaineratu zaizkie, Emakumeen Antzerki Tailerrekoak, Gazteen Antzerki Tailerrekoak eta norbanako batzuk. \ \ Gartxot eta Mikelot aita-seme euskaldunen istorioa kontatzen duen ikuskizuna da prestatzen ari direna. Orreagara iritsi berri den abade maltzur baten aurka egin beharrean aurkitzen dira aita-semeak, ez armekin, ez eskuekin, kantuz baizik. Euskaraz abestuz eta euskara zabalduz latina ezarri nahi duen Begon abadearen haserreari egiten diete aurre. Kontakizuna tragedia bat da. \ \ Gartxot ekimena \ \ Kultur taldeak entseguak egiten ari dira azken hilabetean, asteazkenero. Baina horrez gain eta Gartxoten istorioa gehiago ezagutarazteko beste bi ekitaldi prestatzea erabaki zuten: T3. Zine Klubaren laguntzarekin Juanjo Elordi eta Asisko Urmeneta zuzendariek egindako Gartxot filma batetik, eta Urolakoen Napar Zuzterrak antolatutako Pako Aristi eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia bestetik. \ \ Egitaraua \ \ 1.- Eguna: Maiatzak 17 (osteguna). \ Zer: Gartxot filma. Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordik zuzenduta. \ Tokia: Soreasu Antzokia. \ Ordua: 21:30 \ Sarrera: 5€ (lortutako dirua filma botatzearen gastuak betetzeko eta egileei filma zabaltzen laguntzeko izango da). \ \ 2.- Eguna: Maiatzak 18 (ostirala). \ Zer: Gartxot Itzaltzuko Bardoaren ikuskizuna, herriko kultur taldeek egina. \ Tokia: Soreasu Antzokia. \ Ordua: 21:30 \ Sarrera: 3€ (lortutako dirua ekitaldiaren gastuei aurre egiteko erabiliko da eta balizko irabaziak Kantuzale Elkartearen eta Kultur Mahaiaren artean banatuko dira) \ \ 3.- Eguna: Maiatzak 23 (asteazkena). \ Zer: Pako Aristi eta Benito Lertxundiren arteko solasaldia. Aristik Lertxundi elkarrizketatuko du Gartxoten harira. \ Tokia: Sanagustin kulturgunea. \ Ordua: 19:00. \ Sarrera: Doan. \