Larri

Erabiltzailearen aurpegia Pako Iriarte 2020ko abu. 18a, 08:29

Irakurle maitea: 

Irakurle maitea: 

Larrialdi batetan, zer egin ez dakigula aurkitu ohi gara. Zer egin dakigunean, ez da larria izaten. Norbait larri egoteak ez du esan nahi larria denik. 

Larri garenean bi joera izan ohi ditugu. Ezin hitz eginik ala gehiegizko agerpenetan izan ohi gara. Gertatzen ari dena, neurri egokian ikusten ez dugulako. Larritasunaren berezitasunez gain, horrelako egoeratan aurkitu ohi gara, gu gizakiok. Laguntzaileek, iristean, argi ibili behar dute, larritasuna sortzen duen gaiak edo larri denak irents dezakeelako. Eta lagundu beharrean, arazo gehiago sortu, bai norberarentzat, bai denontzat.

Inguratzean galdetu ohi da: zu al zara deia egin duena? Laguntzarik behar al duzu? Ez arduratu, gu laguntzeko gaude. Gu laguntzeko gaude... Hitz eginten hasi eta elkarrizketarako bidean jarri ohi gara. Baina batzuetan, larri garenean ez dugu hitz egiten. Edo geurea besteriz ez dugu errepikatzen. Bai geure buruan, bai kanpora. Ez dugu entzuten. Ez dugu nahi izaten inori entzutea.

Pentsatu ohi dugu, ezer ez dagoela entzuteko. Arrozoi guztia dugula. Eta horrelakoetan izan ohi gara. Oso larria da! Ez dakit zuei, baina niri gertatu zitzaidan. Zer entzunik ez zegoela pentsatzen bizitzea, neure jardunean, inozo... Orain, larrialditxo baten oroimena besterik ez da. Ederra entzun dut. Entzutea omen da maitatzea. Eta nor eta zer entzuten ari garen maite omen dugu.

Tortolak uuuhh! Uuuhh!, hasi dira. Eguna argitu du. Kafesne bat hartzera noa!