Eskerrik asko!

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Aguado 2020ko urr. 28a, 13:18

Eskerrik asko, Sormen Bekari Petopetue proiektuari emandako babesagatik, horrek egin duelako, hein batean, Petopetue izan dena posible.

Eskerrik asko, Natul euskara elkarteari, Petopetue sukaldatzen ari nintzen momentu hartan, ezinbesteko osagai nagusia izan zirelako Natul hiztegia eta zuen ilusioa.

Eskerrik asko, euskalkietan eta gure esaera eta irteeretan sinesten duzuen denoi.

Eskerrik asko, herriko eta inguruko dendariei, zuen dendetako apaletan txoko bat egiteagatik.

Eskerrik asko, herriko komunikabideei, ezinbestekoak zaretelako egiten dugunari ikusgarritasuna eta balio erantsia emateko.

Eskerrik asko, bihotzez, zuei denoi!

Eskerrak emanda, Petopetuerekin egindako ibilbidea bukatutzat ematen dudala jakinarazi nahi dizuet.

Sortzaile naizen heinean, sortzen jarraituko dut, eta ez dudarik izan, laster naiz marrazkiekin eta lan berriekin lata ematen!

Bien bitartean, ondo izan, eta zaindu!

OLATZ AGUADO