Zabalik da oilagor ehizarako denboraldi berrirako txartelen izapideak egiteko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2022ko ira. 27a, 08:06
Ollagorra elkartearen sarrera.

Txartelen tramitazioa Ollagorra elkartean egingo dute etzi, osteguna, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Urriaren 6an, ostegunez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

2022-2023ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eskatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo da ostegunean, irailak 29, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

Urriaren 6an, ostegunez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak. Bestalde, nahi duenak bere kasa ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuta.