Zabalik da 2021-2022 ollagor ehiza denboraldirako txartelen izapideak egiteko epea

Txartelen tramitazioa Ollagorra elkartean bertan egingo da asteazkenean, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Urriaren 6an, asteazkenez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak.

2021-2022ko ollagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak eskatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo da asteazkenean, irailak 22, 19:00etatik 20:00etara bitartean.

Urriaren 6an, asteakenez, berriz, ordu eta leku berean jaso ahal izango dituzte herritarrek txartelak. Bestalde, nahi duenak bere kasa ere bete ahal izango ditu izapideak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuta.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide