"M" eta "N" hizkiekin osatu dugu gure hiztegi "mundiala"

Hitz eta esamolde berriak sartu ditugu azpeitiarron hiztegian. Gaurkoan, "M" eta "N" hizkiekin hasten diren ekarpenak bildu ditugu, eta honakoak dira, besteak beste, herritarrok bidali dizkiguzuen hitz eta esapideak: maskuriko katarrue, mixurkie, musuboza, naunak nauna, nere amamak potruk izen balitu... attitte!... Horiek guztiak eta gehiago dituzue azpeitiarreznatul.weebly.com webgunean.

Badakizue ekarpenak egiten jarrai dezakezuela gure webgunearen bitartez edo natul.euskeraz@gmail.com helbidera mezua bidalita. Mundialak zarete!