"M" eta "N" hizkiekin osatu dugu gure hiztegi "mundiala"

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko aza. 20a, 10:08

Hitz eta esamolde berriak sartu ditugu azpeitiarron hiztegian. Gaurkoan, "M" eta "N" hizkiekin hasten diren ekarpenak bildu ditugu, eta honakoak dira, besteak beste, herritarrok bidali dizkiguzuen hitz eta esapideak: maskuriko katarrue, mixurkie, musuboza, naunak nauna, nere amamak potruk izen balitu... attitte!... Horiek guztiak eta gehiago dituzue azpeitiarreznatul.weebly.com webgunean.

Badakizue ekarpenak egiten jarrai dezakezuela gure webgunearen bitartez edo natul.euskeraz@gmail.com helbidera mezua bidalita. Mundialak zarete!