Irailaren 7an hasiko du ikasturtea Juan Antxieta musika eskolak

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2023ko ira. 2a, 09:12

"Etorkizuneko ametsak konposatzeko unea" lemapean, 2023-2024 ikasturteari ekingo dio datorren astean eta irekita dago izena emateko aukera. 

Azpeitiko musika eskolak ateak ireki baditu ere, irailaren 7an hasiko da ofizialki ikasturtea, eta horrekin batera, bertan eskaintzen diren aurrez aurreko klaseak. Bi urtetik aurrerako eskaintza zabala izango da musikaz gozatu nahi duten haur, nerabe zein helduek Juan Antxieta musika eskolan jaso ahalko dutena. Instrumentu aukera zabala jotzen ikasi, ahotsa landu zein musikaren esperientzia bakarka edo taldean bizitzeko baliabideak eskainiko dituzte aurtengoan ere. 

Izen ematea irekita dago atzotik aurrera, plazak bete arte. Informazio gehiago nahi duenak ikastegiko bulegora (Perdillegi, 1) edo antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora zein 656 00 80 40 telefonora jo dezake. Bulego ordutegia astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era, eta ostiraletan 10:30etik 12:30era bitartean izango da.

40. urteurrenak busti zuen aurreko ikasturtea eta aurtengoa ere, horri jarraiki, hainbat ekintzaz beteta izango du Juan Antxietak, musika herrira zabaltzeko ohiko helburuarekin.