Datorren ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik da Juan Antxieta musika eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2023ko mai. 16a, 12:07
Juan Antxieta musika eskolaren Perdillegiko egoitza.

Maiatzaren 31ra arte irekita egongo da 2023-2024 ikasturterako izena emateko epea.

2023-2024 ikasturterako matrikulazioa zabalik da Juan Antxieta musika eskolan; maiatzaren 31ra arte egongo da izena emateko aukera. Matrikula egin nahi dutenek musika eskolaren Perdillegiko egoitza jo, 656 00 80 40 edo 943-81 62 63 telefono zenbakietara deitu edo antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatz dezakete. Datorren kurtsoan musikaz gozatu nahi baduzue, musikaren onurak jaso nahi badituzue eta garapenean bidelagun izan daitekeen musika hezkuntza bideratu nahi baduzue, ez galdu aukera.