Datorren ikasturterako matrikula zabalik Juan Antxieta musika eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2022ko mai. 12a, 08:20
Juan Antxieta musika eskolaren eraikina, Perdillegi kalean.

Maiatzaren 13tik ekainaren 3ra irekita egongo da 2022-2023 ikasturterako izena emateko epea.

2022-2023 ikasturterako matrikulazioa zabalik egongo da Juan Antxieta musika eskolan maiatzaren 13tik ekainaren 3ra. Matrikula egin nahi dutenek musika eskolaren egoitza jo, (Perdillegi, 1), 656 00 80 40 edo 943-81 62 63 telefono zenbakietara deitu, edo antxieta@antxieta.eus helbide elektronikora idatz dezakete.

Datorren kurtsoan musikaz gozatu nahi baduzue, musikaren onurak jaso nahi badituzue eta garapenean bidelagun izan daitekeen musika hezkuntza bideratu nahi baduzue ez galdu aukera.

Koloreztatu zuri-beltzak!