Kultur Etxearen proiektua hirugarren fasearen bukaeran dela eta, eskertza

Erabiltzailearen aurpegia Mubike kooperazio elkartea 2023ko abu. 4a, 15:37

Joan den 2023ko otsailean, Memoriaren eta Bakearen Kultur Zentroaren proiektua amaitu zen, Fundabrilek egindakoa, El Salvadorreko hezkuntza-zentro publikoetako, zein komunitate pobreetako ikasleekin eta Mubikeren eta Azpeitiko Udalaren dirulaguntzarekin.

Memoriaren eta Bakearen Kultur Zentroa, gazte eta nerabeen prestakuntzarako espazio alternatibo gisa pentsatuta dago, eskoletan jasotzen ez dituzten, baina haien formazio integralerako eta errealitatea ulertzeko garrantzitsuak diren gaietan. Gazteen sustapen artistiko eta kulturalerako gune bat izan nahi du, herrialdean dauden mota honetako aukera urriak ikusita.

Proiektuari esker, bi hezkuntza-zentro, bi landa-komunitate eta kooperatiba bateko 212 gazte eta neraberen (%48 emakumeak) prestakuntza lortu da, memoria historikoa, giza eskubideak, demokrazia eta bakearen kultura gaietan, metodologia dinamikoekin eta haientzat erakargarriekin.

Horrez gain, lehiaketa artistiko literarioa (mural-pintura eta saiakera), 70eko hamarkadako gazteei omenaldia izenekoa egin zen, eta bertan 39 gaztek parte hartu zuten, lau irabazle izan zirelarik: bi gizon eta bi emakume. Mural diseinu irabazlea Fundabrilen bulegoetan margotu da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei eta Azpeitiko Udalari, ahalegin horretan sinistu eta pobrezia egoeran dauden Salvadorko gazte eta nerabeei aukera hau eskaintzea ahalbidetu dutelako.