Soka luzean

Puta

Erabiltzailearen aurpegia Miel A. Elustondo 2022ko abu. 13a, 09:10
Nelly Arcan.

Miel Anjel Elustondok 2022ko uztaileko Uztarria aldizkarian idatzitako artikulua da honako hau.

Prostituitzea oso erraza gertatu zitzaidan, zeren betidanik jakin nuen besteren batena izango nintzela, izen bat bilatuko zidan komunitate batena, eta sarrera-irteerak arautuko zizkidatela, zer egin behar nuen eta nola egin aginduko zidan nagusi bat izango nuela, zer esan behar nuen eta zer ez, betidanik jakin dut txikiena izaten, sexiena, eta gainera, ordurako zerbitzari-lanean ari nintzen tabernan, ordurako alde batean putak zeuden eta bestean bezeroak, eta behar baino eskupeko handixeagoa ematen zidaten, nik ere behar baino arreta handixeagoa eskaintzearen ordainetan, eta poliki-poliki eta modurik naturalenean anbiguotasun halako bat sortu zen gure artean, zenbait hilabetez bezeroek erabili egin ninduten ni eta nik erabili egin nituen bezeroak, harik eta indarrez erakartzen ninduen hartaraxe joatea erabaki nuen arte, eta pentsatzen jarriz gero, iruditzen zait aukerarik ez nuela, ordurako puta izatera destinaturik nengoela, puta nintzela puta izan baino lehen ere, aski izan nuen La Gazette egunkari anglofonoa gainbegiratzea, hantxe azaldu zitzaidan escort agentzien orrialdea, aski izan nuen telefonoa hartu eta zenbaki bat markatzea, Montrealeko agentziarik garrantzizkoenarena, iragarkiak zioenaren arabera agentziak escort onenak baizik ez zituen kontratatzen eta bezerorik onenak baizik ez zituen onartzen, alegia, han emakumerik gazteenak eta gizonik aberatsenak biltzen zirela, gizonen aberastasunak beti konbinatu izan du ongi emakumeen gaztetasunarekin, hori mundu guztiak daki, eta oso gaztea nintzenez, batere pentsatu gabe onartu ninduten, halako etxe batera eraman ninduten eta gela batera sartu ninduten luzamendurik gabe, eta bospasei bezero errezibitu nituen bata bestearen atzetik, hasiberriak oso ospetsuak dira, esan zidaten, politak izan beharrik ez dute, gela hartan egun bat aski izan nuen zera hura bizi guztian egiten ari nintzen irudipena edukitzeko, bat-batean zahartu nintzen, baina diruketa ere irabazi nuen". (Nelly Arcan, Puta).