Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalaria, Matxeko 'Harrobitik' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2024ko api. 10a, 12:52

Aitor Zubizarreta Guuk Gipuzkoa Basket taldeko saskibaloi jokalari azpeitiarra elkarrizketatu du Matx proiektuko Aratz Losada edukien arduradunak. 'Harrobitik' izeneko saioan egin diote elkarrizketa Zubizarretari.

Aitor Zubizarreta Guuk Gipuzkoa Basket taldeko saskibaloi jokalari azpeitiarra elkarrizketatu dute Matx kirol komunitate digitalean. Matxen Harrobitik izeneko saioan saskibaloiaz solasean aritu zen azpeitiarra, Aratz Losada proiektuko edukien arduradunarekin batera. Oro har, saskibaloiaz, bere txikitako pasarteez eta ondoren egin duen ibilbideaz aritu ziren bi lagunak solasean, baita Guuk Gipuzkoa Basket taldea bizi duten egoeraz ere.

Hainbat hilabetez sareetan edukiak partekatzen ibili ostean, otsailaren 21ean erakutsi zuten jendaurrean Matx kirol-proiektua. Edukiez harago, gertuko kirolariak, kirolzaleak eta klubak batu nahi dituen egitasmoa da.