Julen Egiguren pilotaria, MATXeko 'Harrobitik' saioko protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Matx 2023ko aza. 15a, 13:10

Julen Egiguren 'Egiguren V.a' pilotari azpeitiarra elkarrizketatu du MATX proiektuko Aratz Losada edukien arduradunak. 'Harrobitik' izeneko saioan egin diote elkarrizketa Egigureni.

Julen Egiguren Egiguren V.a pilotari azpeitiarra elkarrizketatu dute MATX komunitate digitalean. MATXen Harrobitik izeneko saioan pilotaz solasean aritu zen Azpeitiko pilotari profesionala, Aratz Losada proiektuko edukien arduradunarekin batera. Besteak beste, bere hastapenez, Ilunpe elkarteaz, Azpeitiak duen harrobiaz eta joan den astean galdu zuen promozio mailako Lau eta erdiko finalaz hitz egin du Egigurenek.

Egosten ari den tokian tokiko kirol komunitate digital berria da MATX. Kirola dinamizatuko duen proiektua da, eta eduki freskoa eskainiz gertuko kirolarien nahiz kirol taldeen lana jarriko du balioan.