Zabalik da aurtengo txirrindularitza lizentziak eskuratzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2022ko urt. 21a, 08:36

Lagun Onak txirrindularitza lizentziak egiteko edo berritzeko deia egin die herritarrei. Lizentzien izapideak Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira, 165 euroren trukean.

Lagun Onak txirrindulari elkarteak 2022 denboraldirako txirrindularitza lizentziak eskuratzeko edota berritzeko deia egin die herritarrei. Lizentzien izapideak Aitzaki Kirolaken, Erreka Biken edota Ciclos Benin egin ahal izango dira, ohiko moduan.

Lizentzia egitea edo berritzea 165 euro ordaindu beharko da. Lizentzia berria egin nahi dutenek NAren bi aldeen kopiak, korreo elektronikoaren helbidea, eskuko telefonoaren zenbakia eta norbere argazki bat aurkeztu beharko dute. Berritzea nahi dutenek, berriz, aski izango dute nortasun agiriaren bi aldeen kopia aurkeztuta.