Datorren denboraldiko Futbol Eskolan izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2023ko uzt. 2a, 11:23
Lagun Onaken Futbol Eskola.

2023-2024an Lagun Onak futbol klubaren Futbol Eskolan ibili nahi dutenek uztailaren 3tik 28ra arteko epea dute izena emateko.

Datorren denboraldian, 2023-2024an, Lagun Onaken Futbol Eskolan aritzeko izena emateko epea zabalik izango da uztailaren 3tik 28ra bitartean. "Lagun Onakeko partaide izan, futbolaz ikasi eta ondo pasatu nahi dutenek izena eman besterik ez dute epe horren barruan", azaldu dute Futbol Eskolaren arduradunek.

Aurreko denboraldian Futbol Eskolan ibilitakoek ez dute izenik eman beharko, dagoeneko kontuan hartuta dituztelako. Mutilen kasuan, benjamin(2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) eta kimu (2013 urtean jaiotakoak) berriek izena eman beharko dute. Nesken kasuan, berriz, benjamin mailako (2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak) eta kimuen mailako (2012 eta 2013 urteetan jaiotakoak) eman beharko dute izena.

Izena emateko honako loturako orria bete beharko da.

Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetara edota 609 79 45 20 telefono zenbakira jo daiteke.