Bihar goizean jarriko dituzte salgai Lagun Onaken eta Anaitasunaren partidarako sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2022ko abe. 2a, 11:20
Garmendipe futbol zelaian jokatuko dute derbia.

Lagun Onaken eta Anaitasunaren gizonen talde nagusiek derbia jokatuko dute bihar, 17:00etan, Garmendipen. Goizean, 11:30etik 13:00etara eskuratu ahal izango dira sarrerak, eta arratsaldez, 16:00etatik aurrera.

Lagun Onaken eta Anaitasunaren gizonen talde nagusiek 2022-2023 denboraldiko lehen derbia jokatuko dute bihar, larunbata, Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Bihar goizean jarriko dituzte partidarako sarrerak salgai; hain zuzen ere, 11:30etik 13:00etara eskuratu ahal izango dira txartelak, Garmendipeko leihatilan. Era berean, arratsaldean, partida hasi baino ordubete lehenago zabalduko dituzte futbol zelaiko leihatilak; 17:00etan hasiko da partida, eta 16:00etatik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak.

Sarrera orokorrak hamabost euro balioko du, eta tribunakoak hemezortzi euro. Bazkideek nahiz 18 urtetik beherkoek ez dute sarrerarik ordaindu beharko. Sarrera orokorra dutenak eta tribunakoak 1 zenbakidun atetik sartuko dira Garmendipera, ezker aldeko atetik, eta 18 urtetik beherakoak 2 zenbakidun atetik, eskuin aldekotik; azken horiek NANa erakutsi beharko dute zelaira sartzeko.

Partida 17:00etan hasiko den arren, ordu laurden lehenago, Oinatz Elustondo omenduko du Lagun Onakek.