Manolo Sanjuan: "Egunero joaten naiz tailerrera, han neure saltsan egoten naizelako"

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Kultur Mahaia | Kultura
2013ko abe. 26a, 11:30

Azpeitiko Kultur Mahaiak tailagilea ohorezko bazkide egingo du, arte, transmisio, sormen eta ondare lana aitortuz. Elkarrizketa egin diogu aurretik; hemen PDFa (8 orrialde). Ohorezko bazkidetzako ekitaldia: igandean (abenduak 29), 18:00etan, Sanagustin kulturgunean; bideoa, oroigarria, erakusketa... 

(Manolo Sanjuani Kultur Mahaiak egindako elkarrizketako lehen bi orriak)  Ikusi haundiago | Argazki originala

Manolo Sanjuani egindako elkarrizketako esaldi batzuk:

- "Egunero joaten naiz tailerrera, han neure saltsan egoten naizelako".

- "Orokorrean, tailagintzak eman didan guztia ona izan da".

- "Urteak gainera etorri zaizkidalako, bestela jarraituko nuen".

- "Juan XXIII.a aita santuarentzat ama birjina bat egitea egokitu zitzaidan, eta benetan ohorea izan zen niretzat".

- "Gehienbat ikasi egin nuen nik, asko gainera, denbora hartuta eta denbora eskainita lanari, ez orain egiten den bezala".

Igandeko ekitaldia

Igandean Sanagustinen (18:00) Manolo Sanjuan ohorezko bazkide izendatzeko ekitaldian hari buruzko bideo bat eskainiko dugu, oroigarria emango diogu, tailagilearen 25 argazki jasoko dituen erakusketa zabalduko dugu (Juan Mari Ibartzabal Azpeitiko Argazki Elkarteko kideak osatu du; eskerrak hari ere!)… Ekitaldi irekia izango da.

Lehen ohorezko bazkidea, Imanol Elias Odriozola

Imanol Elias Odriozola da Kultur Mahaiko beste ohorezko bazkidea. Azpeitiko kultur bilguneak 2011n izendatu zuen, herriko historia jasotzeko edota antzerkigintzan egindako lanagatik (ekitaldiko argazkiak eta Eliasi buruzko bideoa)Joan den urtarrilean hil zen Elias.

Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide

Gaur egun 380 bazkide gara Kultur Mahaian. Egin zaitez bazkide; urtean 10 euro dira. Zozketak izango dituzu, gainera.

Azpeitiko kultur talde denek, norbanakoek, Sanagustinek, udal taldeek eta teknikariek osatzen dugu Kultur Mahaia.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu