"Zorionak Imanol eta, batik bat, eskerrik asko"

Uztarria.eus | Kultura
2011ko abe. 12a, 10:12

Atzo, igandea, izendatu zuten Imanol Elias Odriozola Kultur Mahaiko ohorezko bazkide (ekitaldiko argazki gehiago, Sanagustineko webean eta Imanol Eliasen ibilbidearen bideoa lapikue.net-en)

"Aurrera begira lanean jarraituko dut, baldin beharrik baduzue", esan zuen omenduak (lapikue.net-en Imanol Eliasen hitzaldia)

Alex Silva Kultur Mahaiko kidea eta Imanol Elias atzo, igandea, egin zuten ekitaldian.  Argazki originala

Kulturgintzan, herrigintzan, komunikabideetan eta beste zenbait alorretan egindako lana aitortu asmoz, Kultur Mahaiako ohorezko bazkide izendatu zuten atzo, igandea, Imanol Elias Odriozola. Bera izan da Kultur Mahaiko lehenengo ohorezko bazkidea, eta Olatz Prat mahaiko kideak adierazi zuenez, "Imanolek lan handia egin du eta ibilbide hori aitortu nahi diogu ekitaldi honekin".

Ekitaldian herriko aktore talde batek Eliasen antzerki obren zatiak taularatu zituzten. Gero, haren ibilbidea jasotzen zuen bideo bat jarri zuten. Bideoan Nerea Uranga kazetaria, Enekoitz Esnaola Kultur Mahaiko kidea, Pilar Aizpitarte aktorea zein Markel Mendizabal historiagilea agertu ziren. Ekitaldia bukatzerako, Alex Silva Kultur Mahaiko kideak Mikel San Juanek egindako oroigarria eman zion Eliasi. Honek saria jasotakoan hartu zuen hitza; "aurrera begira lanean jarraituko dut, baldin beharrik baduzue" esan zuen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu