Hotzari aurre egiteko materiala bildu eta banatu dute Esklabetan

Erabiltzailearen aurpegia Kontseilu Sozialista 2024ko urt. 9a, 11:27

Urtarrilaren hasieran egin dute arropa eta manta bilketa, beharra duten pertsonei banatu ahal izateko.

Neguko hotzari aurre egiteko materiala bildu eta banatu du Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak Esklabetan, Etxebizitza Sindikatuak antolatuta. Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an bildu zen neguko arropa Zentro Sozialistan, baita mantak ere, gero beharra duten pertsonei banatu ahal izateko.

Kanpaina horren berri ematean, Kontseilu Sozialistak salatu genuen, gaur egun, bizi-bitartekoak ez daudela guztiontzat baldintzarik gabe bermatuta. Beraz, beharrezkotzat jo zuen kalitatezko bizi-baldintzen alde antolatzea. Horri lotuta antolatu genuen arropa eta mantak biltzeko eta banatzeko kanpaina.

Egun horietan asko izan dira Esklabetara materiala uztera gerturatu diren herritarrak, eta eskerrak eman nahi dizkiegu haien alea jarri duten guztiei. Era berean, esan, ugari izan direla manta eta arropa bila gerturatu direnak ere.